XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dek gauza erreza orrek ipiñi duana.

- Argi dun argitzaz edozeñek idatziko likek.

- Zergatik?.

- Danon ezaguna dalako.

- Eta bestea ez?.

- Ez diat iñoiz olakorik ikusi.

Bakoitzak bere erara darama bizia, bere bizia.

Bizitzak bere goraberatan korapilduta garamazki.

Batzun alboan beste asko dijoaz katetuta.

Danontzat degu au egi, eta onetzaz artu nai ez duana, erten eziñeko bide batetik atera naian dabil.

Alperrikako lana.

Aitza beti aitz!.

Gizonak geranez, alkarrekin bizi bear gera.

Bestela gizontasuna galdu bear degu.

Bata-bestearen billa txikitatik oituta sartuko gera zartzaroan.

Azitan - umetan - loretan - gaztetan - uztan - zartzaroan - beti billa, beste baten billa, gizon billa, maite billa, lagun billa, neska billa, seme billa....

Bero billa, argi billa, laguntza billa, indar billa.

Danon laguntzaz GEURE BILLA.

Bere irudi egin gaituanaren eginkizuna.

Mundua, munduan... Amerika, Ameriketan... Japondarrak Japon`en... Gipuzkoarrak Gipuzkoa`n... Azpeitiarrak Azpeiti`n....

Ni... neure etxean, nere jolasetan, nere naigabeetan, lagun-artean, zorionaldietan, kezketan, pausoetan, zalantzan.

Bakoitza bere bizitzako korapilloan.

Danok askatu naian.

Baiña nola?.

Mundu, Nazio, probintzi, erri ta gizon guztien argiak argi egingo ba`lute, ez zegon buruausterik.

Baiñan, gure artean darabilkigun naste-borraste au nork konpondu?.

Ari lotu oiek nork askatu?.

Illunpe oiek nork argitu?.

Gauz geiegi daramazkigu esku artean denakin ondo jokatzeko.

Beltza zuriarekin ezin zuritu?.

Argia illunarekin illundu ezin dugun gisan.

Alderdi askotatik gaude lotuak Ni... NERE NAGUSIA... (Oso ongi konpontzen naiz).

Onen NAIKERIAK....

Ura ikusi EZIÑA... Besteen ESANA....